Maus




Izenburua: Maus
Egilea:  Art Spiegelman
Orri kopurua: 296
Gomendatutako adina: Gazteentzat, helduentzat.
Gaia : Historikoa, Emozioak


Laburpena:

Maus nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen da, eta Art semeak kontatzen du haren historia; izan ere, semea komikigilea da, eta agerian utzi nahi du nolako jazarpen ikaragarria bizi izan zuten milioika pertsonak Hitlerren menpeko Europan, eta nolako ondorioak utzi zituen sufrimendu hark ondorengo belaunaldien eguneroko bizimoduetan.

 


Irakurlearen iritzia:

Irakurlearen izen-abizenak: Liburutheka
Ikasmaila: Irakasleria
Iritzia: ⭐⭐⭐⭐⭐


 
Zergatik izan duzu gogoko?:
Ezinbesteko lana iruditzen zait, Art Spiegelmanek errealismo handiz islatzen baitu bere aitak bizi izan zuen esperientzia latz bat. Talde bakoitza animalia batekin irudikatzeak kontaketa izugarri triste bat nolabait leuntzen laguntzen du. Holokaustoan zer gertatu zen beste modu batean ezagutzeko funtsezko irakurketa, horrelakorik berriro gerta ez dadin.

 
 

 


Publicar un comentario

0 Comentarios