Altxor uhartea
Laburpena:
Altxor Uhartea abenturazko eleberrien artean biribilena omen da, eredugarria. Jim Hawkins gazteak uharte baten mapa aurkitzen du pirata baten kutxan: mapa hark Flint kapitain pirata ospetsuaren altxorra non dagoen lurperatuta adierazten du. Eta espedizio oso bat abiatzen da haren bila Hispaniola belaontzian. Onak eta gaiztoak daude, Jim Hawkins protagonista edo kapitaina alde batetik, eta piratak bestetik, Silver Luzea buru dutela, baina Stevensonek jakin du giza ariman arakatzen eta gizakiaren alde agerikoak eta ezkutukoak nabarmentzen nobelan zehar abenturen harian; hala, gertatzen da Silver piratak baduela alde ilun bat, baina, aldi berean, ateratzen zaizkio bere alde argiak, gizatasunezkoak ere.

Irakurlearen iritzia:
Irakurlearen izen-abizenak: LiburuthekaIkasmaila: Irakasleria
Iritzia: ⭐⭐⭐⭐⭐

Publicar un comentario
0 Comentarios