Izenburua: Heriotza Zuriz Jantzita
Egilea:  Miguel Angel Mintegi
Orri kopurua: 120
Gomendatutako adina: 12 urtetik aurrera.
Gaia : Abenturak


Laburpena:

Gasolindegiko neska zen. Gorputza manta zahar batean bilduta zeukan, dardara bizian. Hotzak ez ezik beldurrak eraginda, nik uste. Manta azpitik haren hanka biluziak zeukan, dardara bizian. Hotzak ez ezik beldurrak eraginda, nik uste. Manta azpiktik haren hanka biluziak agertzen ziren, Helenaren txapinak bistan geratuz. - Ajudar-me far favor - esan zigun, aurreko eguneko hitzak errepikatuz, eta negarrez hasi zen."

Neska gaztea, Brasiletik engainatuta ekarria, ganbaran ezkutatuta zegoen bahituta zeukaten gaizkileengandik ihes eginda. Eta elurraz eta inauteriez gozatzera Pirineoetara hurbildu diren lau gaztek neska horri laguntzea erabaki dute, baina harrezkero sekulako istiluetan sartu dira. Gaizkile eta polizia ustelen susmopean, ihes egiteko bideak itxita, egoera larrian daude herritarrek inauteriak ospatzen dituzten bitartean. Hil ala biziko egoeran!

 


Irakurlearen iritzia:

Irakurlearen izen-abizenak: Oier Tejedor, Ainhize Pedrosa, Aingeru Ballastra
Ikasmaila: 4. DBH
Iritzia: ⭐⭐⭐⭐⭐


 
Zergatik izan duzu gogoko?:
Interesgarria delako.
Irakurtzen duzunean jakin nahi duzu zer gertatuko den beste kapituluan.
Liburua entretenigarria zen eta gustuko neukan.