Izenburua: Zerria
Egilea:  Patxi Zubizarreta
Orri kopurua: 88
Gomendatutako adina: 12 urtetik aurrera, gazteentzat
Gaia: Historikoa,  emozioak


Laburpena:

Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.

Eleberri honekin, Patxi Zubizarretak Euskadi Literatura Saria 2023 eta Espainiako Literatura Sari Nazionala 2023 irabazi ditu, biak Haur eta Gazte Literatura modalitatean. Hauek dira epaimahaiekoek aipatu dutena:

"...gazteei zuzenduriko eleberri laburra dugu, errazkeriatik eta gazte literaturaren topiko tipikoetatik aldentzen den literaturazko lan landua." 

“Patxi Zubizarreta, con su exquisita delicadeza y elegante escritura consigue encontrar la belleza en la herida y convierte la literatura para el público juvenil en una piedra preciosa.”


Irakurlearen iritzia:

Irakurlearen izen-abizenak: Sara González
Ikasmaila: Irakasleria
Iritzia: ⭐⭐⭐⭐

 
Zergatik izan duzu gogoko?:
Gazteentzako liburu tipikoetatik urruntzen den liburua, bereziki jorratzen duen gaiarengatik: infantizidio bat. Bere irakurle gazteek edulkoratzailerik gabeko istorio baten bidez giza izaerari buruz hausnartzea nahi du egileak. Azkar irakurtzen den eleberri laburra da, oso hizkera zainduarekin.