12 urtetik aurrera
Cube Arts 3
Izenburua: Cube Arts 3
Egilea: Tamomi Usui
Orri kopurua: 180
Gomendatutako adina: 12 urtetik aurrera, gazteentzat
Gaia : zientzia-fikzioa
Laburpena:
Batxilergo 1. mailako ikaslea da Takuto. Halako egun batez, etxean jaso du Cube Arts izeneko jokoaren demo bertsioa. Beta test-erako aukeratua izan da! Errealitate birtualeko kaskoa jarri bezain laster, blokez egindako mundu amaigabe bat azaltzen da bere aurrean. Sandbox joko aske honetan, aukerak mugagabeak dira: mineralak bilatzea, eraikitzea, armak egitea, abeltzaintzan jardutea, ehiza egitea… edo borrokatzea.

Irakurlearen iritzia:
Irakurlearen izen-abizenak: Iraia GarcíaIkasmaila: 2. Batxilergoa
Iritzia: ⭐⭐⭐⭐
Zergatik izan duzu gogoko?:
Zientzia-fikzio istorioak betidanik gustatu zaizkit. Gainera, komikia denez, askoz errazago egin zitzaidan irakurtzea.

Publicar un comentario
0 Comentarios